#Corse EH BAI « Sustengua Bagoazen ekimenei »

Joan den astean, Lorentxa Guimon ospitaleratu zuten hirugarren aldiz. Atzo, berriz ere, espetxeratu zuten.

Lorentxa Guimonek, baldintzapeko askatasuna gadegina du, baina, joan den azaroaren 24ean prokuradoreak aurkeztutako helegitearen ondorioz, erantzuna datorren ostailaren 25ean jakinen dugu. Bitartean, Bagoaz kolektiboak, bi hitzordu antolatu ditu Lorentxaren askatasuna aldarrikatzeko.

Lehena, heldu den larunbatean iraganen da, goizeko 11etan Baionako suprefektura aitzinean. Bigarrena aldiz, Rennes-en (Bretaña) iraganen den manifestazioa izanen da. Izan ere, Lorentxa bertan espetxeratua da. Bagoaz-ek autobusak antolatuko ditu Ipar Euskal Herritik Rennes-era joateko.

lorentxaguimon

EH Bai-k, Bagoazek antolatu dituen mobilizazioetara joateko deia egiten dugu. Behar beharrezkoa da, ahalik eta jende gehien hurbildu dadin Lorentxa Guimon, eta orohar, larriki eri diren presoen egoera salatu eta beren askatasuna exigitzeko.

Frantses estatua bere erantzukizunen aitzinean jarri behar dugu. Bake prozesuaren bultzadarako euskal preso politikoen askatze bidean, baldintzapeko askatasuneko baldintzetan diren presoak eta eri diren presoak askatzea behar beharrezkoa dela pentsatzen dugu.

Hori dela eta, EH Bai-k, bi hitzordu horietan parte hartuko du. Bide beretik, deialdi berezi bat luzatu nahi dugu euskal jendarteari, beraiek ere ekimen horietan parte har dezaten.

EH BAI

. . A l'accorta annant'à Google Infurmazione For Latest Updates Follow us on Google News Nos dernière informations sur Google Actus

Produit CORSU E RIBELLU

bandeauribelluteeshirt (1)

Produits à partir de 13e

error: