#Corse Cunsulta di a Ghjuventù Corsa: « ERREPRESIOA EZ DA BIDEA ! » cc @Mediabask

Cunsulta di a Ghjuventù Corsa sindikatuak espainiar et frantziar estatuek Euskalduneri jasanarazten duten errepresioa salatu nahi du :

Drapeau Basque Corti 01 2015
Drapeau Basque Corti 01 2015

2015 ko Urtarrilaren 12 an, 35 Euskaldun, hala nola Aurore Martin eta Haizpea Abrisketa, epaituak izan behar ziren Madrileko auzitegi nazionalaren epailearen aitzinean, Batasuna alderdi politikoan izateagatik. Batasuna 2003 an ilegalizatu zuen espainiar estatuak, legala egon zelarik frantziar estatuan desegin arte. Auziak goiz honetan hasi behar zuen, guti gora behera sei hilabete irauteko. 35 Euskaldunek 7 abokatu bazituzten haien defentsarako. Jakin behar da epaituek preso izaitea arriskatzen dutela politika egiteagatik. Adibidez auziaren ondorioz, Aurore Martin-ek 10 urte kartzela jasaiten ahal ditu.

Ber egunean, Hego Euskal Herrian eta Madrilen, guardia zibilak 16 pertsona atxilotu ditu. Horietarik 12 abokatuak dira. 12 horietan, 3 abokatuek 35 Euskaldunak Madrileko auzian defenditu behar zituzten. Ondorioz, 19 Euskaldun epaituak izanen ziren auziaren aitzinean abokaturik gabe. Euskaldunek galdeginik, auzia ez da hasi eta gibeldua izan da.
Horrez gain, larunbatean Bilbon, preso politikoen alde 80 000 pertsona elkartu ziren manifestaldiaren kari izan zen diru bilketa, guardia zibilak astelehen honetan lapurtu zuen. Bestalde, azken hilabete horietan, frantziar estatuak Aitzinako lau kide atxilotu zituen egindako ekintzen ondorioz. Alta ekintza sinboliko bat izan zen Frantziak, Euskaldunengan, eta Euskal hizkuntzarengan, erabiltzen duen errepresioa salatzeko.

Nahiz ETA-k armak utzi izan 2011 an eta Aieteko deklarazioa iragan (non Kofi Annan-ek parte hartu zuen, Nazio Batuen Erakundearen lehendakari ohia), Españak eta Frantziak ez dute bake prozesuaz hitz egin nahi, errepresioa soilik baliatuz erantzun gisa.

Alta bi estatu horiek, Parisen igandean adierazpenaren askatasunaren alde izan zen manifestaldian parte hartu zuten. Eta hori, demokrazia eta hedabideen askatasuna aldarrikatuz. Nolaz, menperatzen dituzten populuetan, izan Kortsikar edo Euskaldunak, balore horiek ez dituzte errespetatzen ? Pariseko manifestaldiak estatu asko elkartu zituen eta errepresioa baliatzen duten estatu batzu ere bai. Oroitarazi dezagun, Españak adibidez Euskal aldizkari zonbaitzuen idazleak torturatu zituela, Euskal egunkariak (Egunkaria) eta beste komunikabide batzu hetsiz.

Cunsulta di a Ghjuventù Corsa sindikatuak ekimen horiek salatu nahi ditu Euskal populuari sustengua ekarriz. Auzia jasango duten 35 Euskalduneri gure sustengu osoa ekarri nahi diegu, politika egiteagatik epaitua izaiteak lotsagarria iduritzen zaigulako. Euskaldunen eta populu guzien eskubidea da haien nortasuna, lurra, kultura eta hizkuntza aldarrikatzea.

CUNSULTA DI A GHJUVENTU CORSA

. . A l'accorta annant'à Google Infurmazione For Latest Updates Follow us on Google News Nos dernière informations sur Google Actus

Produit CORSU E RIBELLU

bandeauribelluteeshirt (1)

Produits à partir de 13e

error: