#corse AITZINA! « EVVIVA U POPULU CORSU! » #Scontri @Aitzinagazte @Gi_Naziunale

Aurten ere, AITZINAk Ghjuventù Indipendentistak antolatu dituen Scontri Internaziunali Dia Ghjuventù nazioarteko gazterien topaketetan parte hartu du. Kortsikar gazteriarekin batera, Katalunia, Palestina eta Sardiniako gazte mugimenduetako kideak ezagutzeko aukera izan dugu.

Scontrien edizio historikoa zen hau. Hain zuzen ere joan den abenduan, historian lehen aldiz, indar nazionalistek Kortsikako asanbladan gehiengoa lortu dute Pe a Corsica hauteskunde koalizioa osatu ondotik. Horrela, Corsica Libera alderdi independentistaren buru den Jean-Guy Talamoni Kortsikako asambladako presidente izendatu zuten, eta Femu a Corsica koalizio autonomistaren burua, Gilles Simeoni, exekutiboko presidente.

Jean-Guy Talamonik topaketa hauen sar-hitza egin ondoren, Kataluniako egoera politikoaren inguruko hitzaldia entzun ahal izan genuen Arran gazte antolakundeko kide baten ahotik. Gaur egun Kataluniari egokitzen bazaio independentziarako bidea aldebakartasunez egin behar izatea, prozesu hau Euskal Herria eta Kortsikarentzat interesgarria izan daitekeela ikusi dugu.

AITZINAScontri2016

Ondotik Kortsikako bi hautetsi nazionalista Kortsikako egoera politiko berriaren inguruan mintzatu ziren. Biek, Ghjuventù Indipendentistaren militante ohiak izanki, hautetsien eta gazte mugimenduaren arteko harreman sendoen beharra aipatu zuten, azpimarratuz gazteriak beti izpiritu kritikoa izan behar duela, baita bere mugimenduko hautetsiekin ere.

Biharamunean Cortiko Unibertsitateko bi erakaslek, unibertsitate batek herri bati ekartzen dion aberastasunaz hitz egin ziguten. Borroka luze baten ondorioz lortua, Kortsikako Unibertsitateak tresna eta baliabide garrantzitsuak ekartzen dizkio Kortsikarren askapen borrokari. Argi utzi digute Ipar Euskal Herriaren burujabetzarako ere ezinbesteko tresna dela berezko unibertsitatea.

Gero, nazioarteko delegazioek gure herrien berri eman genien. Sardiniako Scida gazte antolakundeko kideek, Sardiniako herriaren egoera azaldu ondotik, beraien mugimenduaren borrokaz hitz egin zuten. Hain zuzen ere NATO-ko base militarrez josia da Sardinia, eta beraien kontra egitea da Scidaren borroka nagusia. Kataluniako delegatuak, independentziarekin batera, sozialismoa eta feminismoaren aldeko borrokaren garrantzia azpimarratu zituen.

AITZINAko delegaritzatik, Euskal Herriko egoera azaldu genien. Besteak beste Nafarroako egoera politiko berria, Euskararen egoera, Iparraldeko instituzionalizazioa edota gatazka konpontzeko estatuek jarri trabak aipatu genizkien.

Aurten ere Scontri –ak izigarri baliagarri izan zaizkigu beraz. Informazio trukaketatik haratago, zapaldutako nazio eta populuen harremantze guneak baitira halako topaketak. Zapaltzaileek isolaturik nahi gaituztenean, indarrak batzea eta borrokari heltzea ezinbestekoa delako; EVVIVA U POPULU CORSU!

AITZINA!

. . A l'accorta annant'à Google Infurmazione For Latest Updates Follow us on Google News Nos dernière informations sur Google Actus

Produit CORSU E RIBELLU

bandeauribelluteeshirt (1)

Produits à partir de 13e

error: