Joan den astean, Lorentxa Guimon ospitaleratu zuten hirugarren aldiz. Atzo, berriz ere, espetxeratu zuten.
Lorentxa Guimonek, baldintzapeko askatasuna gadegina du, baina, joan den azaroaren 24ean prokuradoreak aurkeztutako helegitearen ondorioz, erantzuna datorren ostailaren 25ean jakinen dugu. Bitartean, Bagoaz kolektiboak, bi hitzordu antolatu ditu Lorentxaren askatasuna aldarrikatzeko.
Lehena, heldu den larunbatean iraganen da, goizeko 11etan Baionako suprefektura aitzinean. Bigarrena aldiz, Rennes-en (Bretaña) iraganen den manifestazioa izanen da. Izan ere, Lorentxa bertan espetxeratua da. Bagoaz-ek autobusak antolatuko ditu Ipar Euskal Herritik Rennes-era joateko.
EH Bai-k, Bagoazek antolatu dituen mobilizazioetara joateko deia egiten dugu. Behar beharrezkoa da, ahalik eta jende gehien hurbildu dadin Lorentxa Guimon, eta orohar, larriki eri diren presoen egoera salatu eta beren askatasuna exigitzeko.
Frantses estatua bere erantzukizunen aitzinean jarri behar dugu. Bake prozesuaren bultzadarako euskal preso politikoen askatze bidean, baldintzapeko askatasuneko baldintzetan diren presoak eta eri diren presoak askatzea behar beharrezkoa dela pentsatzen dugu.